Arauak:

1. Zer aukeratzen du parte hartzaileak?

Txapelketa bakoitzeko saio bakoitzean bertsolariak ariketatan antolatu beharko dira. Bertsolari bakoitza ariketa bakar batean kokatu beharko da. Txappela-k berak zehaztuko du ariketa bakoitzean zenbat bertsolari hautatu behar diren. Horrez gain, saioko irabazlea ere aukeratu beharko da.

2. Zein da erabiltzaileak eskuratutako puntuazioa?

Saio bakoitzean jasotako puntuazioa bertsolarien antolaketaren araberakoa izango da. Bertsolari bakoitzak kokatu dugun ariketan lortu duen puntuazioen batura izango da erabiltzailearen saioko puntuazioa. Puntu hauek saioko epaileek emandako puntuak izango dira, ez ditu Txappela-k emango.

Horri saioko irabazle gisa hautatutako bertsolariaren postuaren arabera puntuak gehituko zaizkio. Saioan X bertsolari bazeuden eta p. postuan amaitu badu hautatutako bertsolariak X*5-(p-1)*5 puntu eskuratuko ditu erabiltzaileak.

Buruz burukoa dagoen saioetan ere puntuak banatuko dira bigarren postuan geratu den bertsolaria asmatzeagatik. Nahiz eta berez buruz burukora sailkatzen diran biak hautatu, sistemak gero bi hoietako bat irabazle gisa aukeratzera behartuko zaitu. Saioan X bertsolari bazeuden eta p. postuan amaitu badu hautatutako bertsolariak X*3-(abs(p-1))*3 puntu eskuratuko ditu erabiltzaileak.

3. Bertso eskolak

Nork bere hautaketak egin eta zenbat puntu eskuratu dituen ikusi ahalko du. Horrez gain, bertso eskolak sortu ahalko dira. Bertso eskola berean dauden parte-hartzaileek beraien arteko sailkapenak eta batak bestearen hautuak ikusi ahalko dituzte.

4. Urteko sailkapen orokorra

Urte osoko sailkapen orokor bat egongo da parte-hartzaile guztiekin. Bertan erabiltzaile bakoitzaren ezizena eta puntuen batura ikusi ahalko dira, baina ez saioz saio egindako hautaketak. Horiek beraien Bertso Eskoletako kideek soilik ikusi ahalko dituzte.

Saria jasotzen duen postu batean berdinketa egotekotan, ondorengo datuak begiratuko dira berdinketa hausteko:

1-Fase horretan hautaketa onena gehiagotan egin duena
2-Fase horreran saioko txapelduna gehiagotan asmatu duena
3-Fase horretan saioko txapeldunaren arloan puntu gehien lortu dituena
4-Txapelketa horretan hautaketa onena gehiagotan egin duena
5-Txapelketa horreran saioko txapelduna gehiagotan asmatu duena
6-Txapelketa horretan saioko txapeldunaren arloan puntu gehien lortu dituena
7-Txapelketako sailkapen orokorrean ondoen doana
8-Sailkapen orokorrean ondoen doana
9-Zozketa

5. Sariak

FASE bakoitzeko lehenengoari BERRIAren Egutegia eta agenda
Txapelketa bakoitzeko TXAPPELDUNARI BERRIAren Motxila, Botila eta Txappela

6. Ariketak

8tx => Zortziko Txikia
8H => Zortziko Handia
BAK => Bakarkakoa
Pk => Puntuka
PE => Puntu Erantzunak
10tx => Hamarreko Txikia
6M => Seiko Motza
HE => Hitza Emanda
BAK-A => Bakarkakoa Arratsadea
BAK-G => Bakarkakoa Goiza

7. Pribatutasun legea

Abenduak 5eko, 3/2018 Datu Pertsonalen Babeserako eta Eskubid Digitalen segurtasunerako Lege Organikoan (LOPD) adierazten denaren arabera, datu pertsonalei trataera egokia emateko konpromisoa hartzen du txappela.eus-ek. Hortaz, web gune honen bidez jasotako datuak ez dira beste ezertarako erabiliko, ezta beste entitate batzuekin trukatuko ere. Erabiltzaileak une oro zuzenketa, ezeztapen eta oposizio eskubidea betetzeko aukera izango du. Batzen dituen datu pertsonalak aldatzeko eta lapurtzeko, eta baimenik gabe horiez baliatzeko aukerarik inork izan ez dezan, behar diren neurri egokiak hartuko ditu Txappelak.